Mertxe Martin

Landatik hirirako zubia

MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Zihara Jainaga Larrinaga.
2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Etxean gelditu izan banintz, landan lan egitea tokatuko zitzaidan». 17 urterekin, Bilbora etorkizun hobe baten bila joan zen Merche Martin, Zamorako Fuentelapeña herritik (Espainia). 1964. urte ingurua zen. Ekonomikoki eta profesionalki haztea zuen helburu, «gure amak zioen landako lana gogorra zela, eta hirian aukera gehiago izango genituela».

Herritik irteteko aukera bakarra zuen neskame lana. Goi mailako herritarrentzat arropak egiten zituzten jostunen etxe batean aritu zen, lehen aldiz, zerbitzari. Oroitzapen onak gordetzen ditu lehen aldi hartatik, «kideek asko lagundu ninduten hirian ibiltzen, ni ordura arte ez bainintzen inoiz etxetik atera». Neskame aritu zen bigarren aldia, ordea, nahiago du ez gogoratu, hiru senideko klase ertaineko familia baten etxean egin zuen lan: «Ez ninduten ondo tratatzen, eta ez nengoen nire lanaz harro». Garai hartan neskameei mespretxuz begiratzen zitzaiela kontatu du. Hala ere, lan hark aurreragorako ateak zabaldu zizkiola aitortu du.

Gogobeteko zuen lana

Etxe bi horietan 24 orduz neskame lanetan aritu ostean, hainbat etxetan garbiketa lanak egiten aritu zen, astean bizpahiru orduz. Bere interes nagusia, baina, beste mota bateko lana aurkitzea zen. Etxeetatik irteteko artega zegoen. «Fabrika batean edo jostun ikusten nuen neure burua». Halaber, horretan asko lagundu zion gazte langile katolikoen taldeko kide izateak. «Ideologia bereko jendea ezagutzeak lagundu zidan benetako lana aurkitzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.