Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Mundua ulertzeko ipuinak 2'

Hitz gutxitan

Idazlea: Eloy Moreno. Ilustratzailea: Pablo Zerda. Itzultzailea: Fernando Rey Escalera. Argitaletxea: Denonartean.

Imanol Mercero -

2022ko ekainak 19

Iaz argitaratu zenean obra honen lehen liburukia, atsegin handiz irakurri nuen. Ez dakit zergatik, ez nion gure txoko honetan aipurik egin, eta, orain, bigarrena argitaratu berritan, ezin aukera galdu.

Ehun eta hirurogei orrialde dituen liburu luzanga da, tradizio klasikotik jasotako hogeita hamasei ipuinen egokitzapenak eskaintzen dituena. Zuri-beltzean agertzen dira ilustrazioak, bana ipuineko.

Izenburuaren haritik, ipuinok irakaspenezkoak izateko bokazioarekin eskaintzen dira. Guztiak ere laburrak dira, jatorrizkoaren moldapen sinplifikatuak, eta hizkuntza arazorik ez sortzeko moduan josiak. Eta, hala ere, proposamen aberatsa iruditzen zait. Ipuinok badute hausnarketa sustatzeko ahalmen nahikoa beren biluztasuna barkatzeko eta, are, goraipatzeko.

Aurkitzen diodan eragozpena estetikoa da, zeren ilustrazioek bi joera antagonista erakusten baitituzte: badira gozotik gutxi duten Tim Burtonen antzekoak, eta badira erabat dultzeak diren bestetzuk. Azken horiek distortsioa sortzen dutela iruditzen zait, beste irakurle prototipo batentzat egokiak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miren Iriarte, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Miren Iriarte itzultzailea hil da

Ainhoa Sarasola

Elena Ferranteri eta Fleur Jaeggyri lan bana ekarri zien euskarara, baita euskarazko hainbat lanen gaztelerazko itzulpenak eman ere. Senide eta lagunek gaur eman diote azken agurra, Iruñeko hilerrian.

Mugan musika taldea, disko berria argitaratu baino lehenago. ©PABLO CLEMENTE

Indarrez jantzitako doinu eztiak

Miren Mujika Telleria

Mugan taldeak zazpi kanturekin osatu du 'Bizirik ez bagaude', bere ibilbideko lehen diskoa

Errealitatea eta alegiazko munduak nahasten dira <em>Itsasotik</em> ikuskizunean. ©DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
Michel Piccoli eta Romy Schneider aktoreak, Sauteten 'Les choses de la vie' filmean (1970). ©Donostiako Zinemaldia

Sauteten hamahiru film bildu ditu Zinemaldiak hari eskainitako zikloan

Leire Perlines Apalategi

Zinemagile eta gidoigile frantsesaren obra aztertuko du jaialdiak aurten, haren atzera begirakoan. Zikloaren osagarri, zuzendariari egindako elkarrizketekin osatutako liburu bat plazaratuko dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...