GHK-ko zuzendari Cesar Gimeno, epailearen aurrean

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Arkaitzerrekako 2020ko maiatzeko amoniako isurketaren harira, GHK-ko zuzendari Cesar Gimeno eta hainbat enpresatako arduradun deitu zituzten atzo deklaratzera, inputatu gisa. Gimenok deklaratu egin zuen, baina enpresariek lekukotzarik ez ematea hobetsi zuten. Hain zuzen ere, ez deklaratzea hobetsi zutenek argudiatu zuten Guardia Zibila egiten ari den ikerketaren edukia ezagutu nahi dutela, deklaratu aurretik. Hori egitea erabaki zuten Ekondakineko zuzendari tekniko Santiago Barbak,enpresa bereko lege ordezkari Ane Lertxundik eta Ekobaleko gerente Victor Guindok.

Gimenok aitortu du amoniako kamioi bat «modu desegokian» hustu zutela Arkaitzerrekan. Azaldu du zergatik ez zieten utzi hasieran Ura Agentziako teknikariei erraustegira sartzen: «Segurtasunekoek agindua zuten ezezagunei sartzen ez uzteko, sabotaje eta manifestazioak egon zirelako».

Auzi honetan GuraSOSek herri akusazio rola du, eta plataformak jakinarazi du Gimenok Alemaniako SBE enpresari egotzi diola ardura. GuraSOSen iritziz, baina, GHK-k ere ardura dauka gertatutakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.