Emakumeen torneoa, lehen aldiz, sanmateotan

Master Cup zirkuituaren barruan izango da. Elitekoen zein gazteen lehiak jokatuko dira

ainara arratibel gascon
2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
Pilotako udako beste feria entzutetsuenetako batek, sanmateotakoak,emakumeen parte hartzea izango du estreinakoz. Master Cup zirkuituaren barruan, torneo bat jokatuko dute. Antolatzaileek halako feria batean parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute, eta ilusioz daude.

Elitekoen zein gaztetxoen norgehiagokak jokatuko dituzte. Gaztetxoen neurketak pilota goxoarekin jokatuko dituzte, eta elitekoak, berriz, mistoarekin. Partidak Baños de Rio Tobiako eta Naiarako udal frontoietan, eta Logroñoko Adarragan jokatuko dira.

Elite mailako torneoan bi finalerdi antolatu dituzte. Igandean, Baños de Rio Tobian, Amaia Aldai -Andrea Capellanek Miren Larrarte-Nora Mendizabalen aurka neurtuko dituzte indarrak; Naiaran, berriz, Leire Garai-Miriam ArrillagakOlatz Arrizabalaga-Naroa Agirreren kontra. Azken neurketa hori hilaren 15ean jokatuko da, 18:00etan hasiko den jaialdian.

Partida horiek atariko moduan jokatu da gazteen txapelketa. Bi multzotan banatutako hiruna bikote arituko dira nor baino nor gehiago. Lehen multzoko bikoteak hauek dira: Malen Salinas-Isabel Garcia, Ana Belmonte-Leire Galeano eta Leire Arribas-Nagore Galeano; bigarren multzokoak, aldiz, Ana Couto-Irati Salinas, Ibone Salinas-Alejandra Byliak eta Carmen Yurra-Goiuri Zabaleta.

Finalak irailaren 25ean jokatu dira, Adarragan, eta jaialdia ETB-k eskainiko du. Sarrerak doakoak izango dira, baimendutako edukiera bete arte. Une honetan %50ekoa da Errioxan baimendutako edukiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.