'Chimy' Avilak eskuineko belauna puskatu du oraingoan

Julen Etxeberria.
2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Ez du zorterik Ezequiel Avila Chimy-k. Osasunako aurrelari argentinarrak lesio larria izan du eskuin belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen atzo.Taxoaren entrenatzen ari zela Aridanerekin tupust egin eta eskuin belaunean min hartu zuen. Ebakuntza egingo diote, eta denbora luzez egongo da jokatu gabe, berriro. Izan ere, urtarrilean ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta, ez zuen gehiago jokatu sasoi osoan.

Osatuta, aurrelari argentinarra buru-belarri ari zen lanean denboraldi berrira sasoi betean iristeko, baina lesio hau kolpe latza da harentzat, baita Osasunarentzat ere, funtsezko jokalaria baita. Aurreko sasoian, min hartu zuen arte, ikusgarri aritu zen: 22 partidatan 11 gol sartu zituen.

Willian Jose, positibo

Realean, Willian Josek positibo eman du PCR probetan. Bakartuta dago etxean, eta ez du jokatuko lehen partida. Aldiz, osatu dira Kevin, Januzaj eta Oiartzabal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.