Osasunak onbidera itzultzeko erronka du gaur, Valentziaren aurka

enaut agirrebengoa
2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Minduta bukatu zuen Osasunak Granadaren aurkako lehia; emaitzarengatik (1-0), eta azken txanpan emandako irudiarengatik. Pazientzia galdu zuten gorritxoek, eta dena oker atera zitzaien. Orain arteko minuturik txarrenetakoak izan ziren Jagoba Arrasateren taldearentzat. Horiek horrela, onbidera bueltatzen saiatuko dira gaur, Sadarren, Valentziaren aurka. Etxeko goraldiari jarraipena ematea da helburua. 29 lehia daramatzate beren zaleen aurrean galdu gabe, eta kateari beste katebegi bat erantsi nahi diote.

Gorritxoek garaipena behar dute, bi puntu eskasera baitituzte jaitsiera postuak. Lasai bizi izan dute ligako lehen laurdena, eta ahalik eta gehien luzatu nahi dute aldarte hori. Oraingoz, ez dute kezkatzeko motiborik, itxura lehiakorra eman baitute orain arteko partida guztietan; Granadaren kontra ere bai, azken hogei minutuetan iparra galdu arren. Horiek horrela, ohiko joko bizi eta zorrotza eskaintzen ahaleginduko dira gaur, Valentziaren aurka, Vila-realen kontra egin bezala etxeko azken partidan.

Osasunak Fran Meridaren, Roncagliaren eta Robert Ibañezen hutsuneak izango ditu. Bata zigortuta dago, eta beste biak, min hartuta. Halere, albiste onik ere bada, dagoeneko jokatzeko moduan baitaude David eta Ruben Garcia.

OSASUNA-VALENTZIA

Osasuna. Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan;

Roberto Torres, Oier, Brasanac, Ruben Garcia; Adrian eta Chimy .

Valentzia. Cillessen; Wass, Garay, Paulista, Gaya; Carlos Soler,

Coquelin, Parejo, Cheryshev ; Rodrigo eta Maxi.

Epailea. Jaime Latre.

Lekua. Sadar (18.375 ikusle).

Ordua. 21:00etan (Mov. La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.