Haur eta gazte literatura. 'Nire gorputzean bizi naiz'

Gorputzean goxo

Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Ainara Azpiazu.. Argitaletxea: Ikaslelkar..

2020ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Esku artean aisa moldatzeko liburu azal-biguna da, tamainaz ertaina (21x17 cm) eta luzera arruntekoa (32 orrialde). Testuak eta ilustrazioak batera doaz, orrialde bakunetan, edo bi orrialdekoetan bestela. Zehazki, testua marrazkiaren gainean ezarrita agertzen da, beti letra beltzez, tamaina eta tipografia mekanografiatu estandarrean.

Izenburuak iradokitzen duen legez, gorputzari buruzko hausnarketa sorta bat eskaintzen zaigu, testua ardatz duela.

Ilustrazioa testuari erantzunez ari da, asmakizunetako gakoak emanez, esku jolasetako pausoak erakutsiz edota testuaren mezuaren interpretazioa eskainiz. Kolore apalak erabili dira, naturalak deritzen horietakoak, batik bat berde eta hori laruak, gorri eta urdin minagoekin jantziak. Oro har, marrazketa garbia da, oinarrizko formetara ekarria, apenas hondorik gabe.

Narrazio laburrak eta hiperlaburrak eskaintzen dira, errimadunak eta poesiaren bestelako baliabideak erabiliz sortuak: hala nola errepikapena, metrika eta paralelismoak. Testu gehienak deskribapenak dira, asmakizun forma hartzen dutenak batzuetan. Emozio atsegina darie guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.