Hegoaldeko erietxeetan gaitzak jotako 65 eri daude

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
Egun, pandemiaren larritasuna neurtzeko aldagai ia guztietan sumatzen da leuntzea, bai transmisioarekin loturikoetan, baita ospitaleetako okupazioari buruzkoetan ere. Erietxeei dagokienez, Hegoaldeko osasun sistemek jakinarazi dute oraintxe bertan 257 lagun direla gaitzak jota ospitaleratuta; erietxeratuen kopurua uztailaren 18an izan zen azken aldiz langa horretatik behitikoa. Gainera, bada beste datu aipagarri bat: ZIUetan 65 gaixo daude birusarekin eri, orain astebete baino hamabost gutxiago. Halaber, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dutenez, Osakidetzak eta Osasunbideak beste 27 ospitaleratu dituzte. Iragan bi asteetako datuei so, azken hamalau egunetan eguneko 34 lagun ospitaleratu dituzte Hegoaldean batez beste.

Birusaren kutsatzeari buruzko aldagaietan ere bada datu aipagarririk: 191 kutsatu zenbatu dituzte ostegunean egindako diagnostiko probetan. 6.915 test egin ziren COVID-19a atzemateko, eta, beraz, horien guztien %2,8 izan ziren positiboak. Heriotzekin loturiko datu berriak badira; bi COVID-19 eriren heriotzaren berri eman dute Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.