Koronabirusa

Birusaren hedatzeari dagokionez, garairik «txarrenetarikoa»

Gotzone Sagarduik onartu du zinetan zaila dela egoera, eta «aurreikuspenak» ez direla onak

Gotzone Sagardui, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO/FOKU.
arantxa iraola
2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean atzo egin zituen adierazpenetan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak garaiaren larria onartu zuen: «Egoera ez da ona». Iragarpenena ere bai: «Ez dago aurreikuspenik egoerak hobera egingo duela esateko». Horiek horrela, izurriari aurre egiteko indarrean dauden neurriak konplitzeko eskatu zuen; esan zuen neurri berriak ere aztertzen ari direla, baina ez zuen zehaztu zein izango diren. Transmisio datuak dira bereziki kezkagarriak. «Birusaren zabalkundeari dagokionez, garairik txarrenetariko batean gaude», azaldu zuen sailburuak. Osasun sisteman «presioa» agerikoa dela onartu zuen. Oro har, izurriari aurre egiteko kontingentzia plana bigarren fasean dago orain; Donostia ospitalean dago koska bat gora eginda. Lehen mailako arretan, halaber, Osakidetza hasia da «aparteko larritasunik» ez duten kontsultak atzeratzen.

Kontratazioak

Oposizioko taldeek galderak egin zizkioten Sagarduiri aztarnari faltaz, eta kritikak egin zizkioten COVID-19 kasuen jarraipena egiteko dauden zailtasunen harira. Sagarduik erantzun zuen, ordea, pandemiaren seigarren olatu honi aurre egiteko 943 kontratazio egin dituztela, eta zaintza epidemiologikoa egiteko lanetan orotara 600 bat profesional ari direla orain lanean. Izurriaren unerik gorenean 700 bat izan zirela azaldu zuen. Kritiken harira, erantzun zuen«lan kargaren» araberako kontratazioak egin behar dituela administrazioak. Orain egindakoak sei hilabeterako kontratuak direla azaldu zuen, eta «beharrezkoa bada» luzatuko direla. Esperantza jarria du «teknologia berriak» erabiliz positiboen jarraipena egiteko atondu dituzten protokolo berrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.