Beste 433 milioi euroren zorra hartu dute erakundeek

2014ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Inflaziorik ezaren arazoetako bat da zorraren zama. Prezioak igotzen direnean, hala igo ohi dira diru sarrera nominalak ere, eta orduan pisua galdu ohi dute aurretik hartutako zorrek. Inflazio negatiboarekin, berriz, handitu egiten da zorraren zama. Hori arazo handiagoa da zorrak handitzen jarraitzen badu, gaur egun bezala. Espainiako Bankuak atzo zabaldutako datuen arabera, 2014ko bigarren hiruhilekoaren amaieran 16.342 milioi euro zor zituzten Hego Euskal Herriko gobernuek, haien enpresek eta foru diputazioek. Urteko lehen hiruhilabetean baino 433 milioi gehiago da hori (+%2,7).

Hazkundea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioei zor zaie, azken hiruhilekoan 288 milioi handitu dutelako. Baina, batez ere, Jaurlaritzaren zorraren ondorio da: 9.524 milioi zor ditu (363 milioi gehiago), inoiz baino gehiago. Dagoeneko, BPGaren %15,2 zor du. Kopuru horretatik gora dago Nafarroa (BPGaren %19,1), nahiz eta 2014ko bigarren hiruhilekoan 214 milioi arindu zuen zorra.

Espainiarenak, berriz, bilioi baten muga gainditu du (%98,9). Zatirik handiena administrazio zentralari dagokio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.