Osasunak hirugarren partida irabazi nahi du jarraian, Sevillan

Eñaut Agirrebengoa

2018ko urtarrilak 14
Ez omen da birik hirurik gabe, eta esaera horri heldu nahi dio Osasunak. Irabazi egin ditu azken bi norgehiagokak, eta gaur bolada onari segida ematen ahaleginduko da, Sevilla B-ren zelaian. Beste garaipen batek orain gutxi izandako beheraldia atzean uzten lagunduko lieke gorritxoei.

Bere talde ohiaren aurka ariko da Diego Martinez. Aldaketa egin beharko du zelai erdian, Merida zigortuta baita. Arzurak ordezka dezake. Litekeena da ere Barja Torresen ordez aritzea. Bestalde, deialdian da Rober Ibañez, neguko merkatuko bi fitxaketetako bat. Borja Lassok ezin du talde ohiaren kontra jokatu, kontratua bihar sartuko baita indarrean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna