Athleticek Betis hartuko du gaur, eta Osasunak Getafen jokatuko du

Julen Etxeberria.
2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Athleticek eta Osasunak helburu bera dute gaur: bolada txarra etetea, zortzi jardunaldi daramatzate-eta ligan irabazi gabe.

Zuri-gorriek erronka zaila dute: batetik, hirugarren sailkatua hartuko dute San Mamesen, Betis (16:15, Movistar La Liga); eta, bestetik, Unai Simon eta IƱigo Martinez gabe ariko dira, biek koronabirusa baitute. Gorritxoek, berriz, Getaferi egingo diote bisita (18:30, La Liga). Espainiako taldea jaitsieran dago, baina Osasuna ezin da lasaitu horregatik.

Bigarren Mailan, Eibarrek 0-1 irabazi zuen Las Palmasen zelaian, Stoitxkovek 35. minutuan sartutako golari esker. Gaur Ponferradina-Amorebieta (16:00, La Liga) eta Reala B-Valladolid partidak jokatuko dira (18:15, La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.