KRONOLOGIA

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
1991. Milo Djukanovic Montenegroko lehen ministro bilakatu zen. Jugoslaviako lehen gerrak hasi ziren, eta Montenegrok Federazioarekiko batasuna babestu zuen.

1992. Montenegrok bat egin zuen Serbiarekin, eta Jugoslavia birfundatu.

1997. Presidentetzarako bozak irabazi zituen Djukanovicek.

2002. Moneta aldatu, eta euroa erabiltzen hasi zen Montenegro. Martxoan, EBren bitartekaritzarekin, Jugoslaviako, Montenegroko eta Serbiako buruzagiek estatu berri bat sortzeko akordioa adostu zuten: Serbia eta Montenegro. Apirilean, gobernuak huts egin zuen, Serbiaren eta Montenegroren arteko batasunari buruzko desadostasunen ondorioz. Urriko hauteskundeetan, Djukanovicen aliatuak izan ziren garaile. Presidentetza utzi, eta koalizioaren lehen ministro bilakatu zen.

2003. Serbiako eta Montenegroko ganberek bi herrialdeak batzeko karta onartu zuten.

2006. Montenegrok independentzia erreferenduma egin zuen maiatzean, eta %55ek baiezkoaren alde bozkatu zuten. Independentzia deklaratu zuen ekainean, eta Nazio Batuen Erakundeko 192. kidea bilakatu zen. Urrian, independentziaren ondorengo lehen hauteskunde orokorretan, boterean zen koalizioak gehiengo osoa lortu zuen.

2007. Montenegrok konstituzio berria jarri zuen indarrean.

2008. Djukanovic politikara itzuli zen, lehen ministro kargua hartzeko. Azaroan, Montenegrok Kosovoren independentzia onartu zuen. Bien bitartean, estatu kide izateko hautagaitza aurkeztu zuen Montenegrok.

2009. Martxoko bozetan, Djukanovicen alderdiak parlamenturako bozak irabazi zituen.

2009. Abenduan, indarrean sartu ziren bisa gabeko bidaiak Schengen eremuan montenegroarrentzat.

2010. Azaroan, Bruselak estatu kide izateko hautagai izendatu zuen Montenegro.

2010. Djukanovicek dimisioa aurkeztu zuen.

2012. Djukanovic zazpigarrenez bilakatu zen lehen ministro.

2015-2016. Lehen ministroaren agintaldiaren aurkako protestak abiatu zituen oposizioak, eta boterean zegoen koalizioaren zatiketa eragin zuen, ustelkeria alegazioak eta NATOn sartzearen aurkako jarrerek bultzatuta.

2016. Urriko parlamenturako bozen atarian, gobernuak Errusiak babesturiko indarrei egotzi zien estatu kolpe bat egiten saiatzea. Hamalau pertsona inputatu zituzten, tartean bi errusiar.

2017. Ekainean, Montenegro NATOn sartu zen.

2018. Apirileko bozak irabazi zituen Djukanovicek, eta presidente bilakatu zen. Montenegro 2025. urtean estatu kide bilaka daitekeela dio EBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.