Koronabirusa

Positiboek gora egiten jarraitzen dute, bereziki Gipuzkoan eta Nafarroan

Ane Eslava.
2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun
COVID-19 kasuek ugaritzen jarraitzen dute Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, 1.388 positibo atzeman dituzte, 14.225 PCR eta antigenoen proba eginda, eta positibo tasa %9,7 da. 73 pertsona ospitaleratu dituzte, eta zainketa intentsiboetako unitateetan COVID-19a duten 86 paziente daude.

Herrialdeka, Gipuzkoak eta Nafarroak sortzen dute kezka bereziki,lehenak beste 430 kasu baititu, eta bigarrenak, 547. Gipuzkoan igotzen jarraitzen du positibo berrien datuak, eta aurreko egunean baino 60 kasu gehiago detektatu dituzte. Nafarroak bigarren egunez jarraian gainditu du 500eko langa. Bizkaian 321 positibo atzeman dira, eta Araban, berriz, 84.

Bestalde, agerraldi bat aurkitu dute Portugaleteko (Bizkaia)Aspaldiko adinekoen egoitzan: 280 erabiltzaileetako 26k eman dute positibo, bai eta bost langilek ere.

Baionako ospitalea

Ipar Euskal Herriko datu xeherik ez dute eman, baina Pirinio Atlantikoetan 155 kasu daude 100.000 biztanleko. Baionako ospitalean hamar paziente daude birusarekin, hiru ZIUn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.