Kalte-ordainak eskatuko ditu defentsak, «akats judiziala» argudiatuz

Igor Susaeta.
Donostia
2020ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Iñigo Iruin defentsaren abokatua agerraldian mintzatu zen, atzo, eta adierazi zuen «borroka juridikoa» ez dela amaitu. Horregatik, «[Espainiako] estatuaren ondarezko erantzukizuna» eskatuko dute, «justizia administrazioaren funtzionamenduak eragindako kalte nabarmenengatik». Hau da, kalte-ordainak erreklamatuko dituzte. «Argudio juridikoetan luzatu gabe, nahikoa da gogoratzea sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorrak», nabarmendu zuen. Horretarako, «akats judizialaren bidea» ibiliko dute.

Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun kaleratutako epaiari dagokionez, «sinplea, oso ulerterraza» dela iruditzen zaio. «Argudio bakarra da Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak juridikoki lotesleak direla, bete beharrekoak». Iruinek azpimarratu zuen Gorenak, «orain», ez duela «inongo zalantzarik» eduki. «Orain aitortu du ez zutela zigortuak izan behar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.