SERBIA

2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
1995. Jugoslaviako Errepublika Federalak, Kroaziak, eta Bosnia eta Herzegovinak Daytongo Akordioak sinatu zituzten abenduan, eta gerra bukatu zen. Lehenak estatu independente gisa onartu zituen beste biak.

1998. Azken urteetan tentsio etnikoak gora egin eta gero,NATOk ultimatuma ezarri zion Slobodan Milosevic Jugoslaviako Errepublika Federaleko presidenteari, albaniarren kontrako errepresioa gelditzeko.

1999. Nazioarteak prestatutako akordioa gaitzetsi zuen Belgradek martxoan. NATOk Jugoslaviaren kontrako erasoari ekin zion. Irailean, Milosevicek tropak atera zituen Kosovotik, eta NATOk erasoa gelditu zuen.

2000. Herritarren protesten ondorioz, Milosevicek presidentetza utzi zuen. Jugoslaviako Errepublika Federala NBE Nazio Batuen Erakundeko kide bihurtu zen.

2001. Boterekeria eta ustelkeria egotzita, Milosevic atxilotu zuten.

2002. Genozidioa eta gerra krimenak egitea leporatuta, Milosevicen aurkako epaiketa hasi zen Hagan, Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian.

2003. Konstituzio berria onartu, eta Jugoslaviako Errepublika Federala Serbia eta Montenegro bilakatu zen, otsailean. Hilabete geroago, Zoran Dindic Serbia eta Montenegroko lehen ministroa hil zuten.

2005. Serbia eta Montenegrok elkartze eta egonkortze akordiorako elkarrizketak hasi zituen EB Europako Batasunarekin. Lehen pausoa izan zen kide bihurtzeko bidean.

2006. Nazioarteko auzitegiaren epaia jaso aurretik, Milosevic hilik aurkitu zuten Hagako espetxean. Martxoaren 11 zen. Bi hilabete pasa geroago, maiatzaren 21ean, Serbiatik banatzeko erreferenduma egin zuten Montenegron, eta herritarren %55,5ek independentziaren alde bozkatu zuten. Pare bat aste geroago aldarrikatu zuten estatu berria. Serbiarrek konstituzio berri bat onartu zuten urrian erreferendum bidez, zeinak dioen Kosovo Serbiaren barruan dagoela.

2008. AEBen eta EBko kide gehienen onespenarekin, Kosovok independentzia aldarrikatu zuen otsailean. Serbiako Parlamentuak adierazi zuen aldarrikapena legez kanpokoa zela.

2009. Serbiak eskari ofiziala egin zuen EBko kide bihurtzeko, abenduan. Schengen eremuko herrialdeetan ibili ahal izateko bisak eskuratu ahal izan zituzten serbiarrek, automatikoki.

2018. Bruselakesan zuenSerbia Europako Batasuneko kide izan daitekeela 2025erako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.