Monumentu multzo izendatu dute Bilboko Burdin Hesia

Erredakzioa
2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak kultur ondare izendatu du Bilboko Burdin Hesia, eta monumentu multzo gisa sailkatu. Dekretua ere argitaratu du. Horren ondorioz, tropa frankistak Bizkaiko hiriburura sartzea eragozteko sorturiko ingeniaritza lana zaindu beharrekoa izango da aurrerantzean, eta Jaurlaritzak eskaera egingo dieBizkaiko eta Arabako hainbat udalerriri —hogeita hamarren bat— beren hirigintza arauak sailkapen berrira egoki ditzaten, hesiko atalak babeste aldera. Besteak beste, bere garaian propio kaltetutako eraikin eta hondealan gotor zenbait. Hesiko zatiak lotzen zituen lubaki sarearen atal asko ere babestu beharreko izendatu dituzte. Zenbait guneren egoera, halere, gehiago aztertzeko utzi dute.

Jaurlaritzak 2008an enkargatu zion Sancho de Beurko elkarteari Burdin Hesiaren egoeraren inguruko azterketa bat, eta elkartekoek lan horren emaitzatzat jo duteizendapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.