Monumentu multzo izendatu dute Bilboko Burdin Hesia

Erredakzioa -

2019ko urtarrilak 12
Eusko Jaurlaritzak kultur ondare izendatu du Bilboko Burdin Hesia, eta monumentu multzo gisa sailkatu. Dekretua ere argitaratu du. Horren ondorioz, tropa frankistak Bizkaiko hiriburura sartzea eragozteko sorturiko ingeniaritza lana zaindu beharrekoa izango da aurrerantzean, eta Jaurlaritzak eskaera egingo die Bizkaiko eta Arabako hainbat udalerriri —hogeita hamarren bat— beren hirigintza arauak sailkapen berrira egoki ditzaten, hesiko atalak babeste aldera. Besteak beste, bere garaian propio kaltetutako eraikin eta hondealan gotor zenbait. Hesiko zatiak lotzen zituen lubaki sarearen atal asko ere babestu beharreko izendatu dituzte. Zenbait guneren egoera, halere, gehiago aztertzeko utzi dute.

Jaurlaritzak 2008an enkargatu zion Sancho de Beurko elkarteari Burdin Hesiaren egoeraren inguruko azterketa bat, eta elkartekoek lan horren emaitzatzat jo dute izendapena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna