Athleticek laugarren postuari eutsi nahi dio, etxean Malagari irabaziz

Julen Etxeberria.
2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Athleticek helburu argia du denboraldia amaitu bitartean: laugarren postua. Saririk ez du, baina oso emaitza ona da, Levante, Atletico Madril eta Bartzelona, gainetik dituen hiru taldeak koska bat gorago baitaude.

Zuri-gorriek laugarren izan nahi dute, baina baita atzetik dituzten beste bi taldek ere: Granadillak eta Realak. Bi jardunaldiren faltan, Athleticek puntu bakarra ateratzen dio Espainiako taldeari, eta bi Realari. Beraz, ezin da deskuidatu, eta Joseba Agirrek atzo esan moduan, falta zaizkion partida guztiak irabazi beharko dituzte, inoren menpe ez egoteko. Gaur irabazi nahi dute lehena, etxean, Malagaren aurka (18:00). Aukera ona dirudi, apala baita aurkaria: 14. da, eta lehian ari da ez jaisteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.