Lehen txinparta

Errotik Erraiara, erroak izanik

2018ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Lehen burutazioa, lehen su pindarra. Denboran ez dute oso atzera jo beharrik oroitzeko noiz eta nola izan zuten kolektiboa sortzeko lehen barne bulkada. Jon Aranburuk garbi du eszena: «Jonek [Basaguren] esan zidan ideia bat zuela, diskoa atera behar zuela Izakirekin [Izaki Gardenak] eta ez zeukala berriro Elkarrekin ateratzeko asmorik, bakarka aritzea putada bat zela, ez zuela nahi hala aritzea, eta ea animatuko nintzen elkarrekin kolektibo bat eta zigilu bat osatzen». Gasteizko Parral tabernaren kanpoaldean egin zion proposamena, aurtengo neguan. Eta gero, ilaran gainerako baiezkoak: «Segituan bota genuen Montauken izena, eta Joseba [Baleztena] Gasteizera zetorrela usaintzen hasiak ginen. Biei ideia aipatu, eta biak barrura», barrez, Aranburuk. Basagurenek eszena bera baino hobeto gogoratzen ditu burutazioaren arrazoiak: «Banekien ez nuela Elkarrekin aterako. Baina ez ninduen motibatzen bakarrik ateratzeak edo zigilu bat sortzeak soilik gure diskoak ateratzeko. Motibazioen bila nenbilen, eta kolektibo bat sortzea ideia ona iruditzen zitzaidan. Nik ideia bota nuen, baina gero hazi egin da kontua, besteen ekarpenekin. Guztion artean sortu dugu hau». Ideiak bazituen erroak. Eta izena ere bai: Erro, lehendabizi. Baina izen hori beste elkarte batek erregistratua zuenez, aldatu egin zuten. Erraia da apustu berria: «Antzekoa da, bai esanahiz, bai fonetikoki. Barnetik egiten dugu hau, pasioz, eta gustukoa dugulako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.