'Brexit'-a. Eztabaida politikoa

«Azken bi urte eta erdian gertatutakoak kausa indartu du»

Nicola Sturgeonek «aste batzuen buruan» azalduko du Eskozian independentziarako erreferendum bat egiteko epeez duen iritzia

Nicola Sturgeon lehen ministroa, iazko abenduan, Glasgown. ROBERT PERRY / EFE.
mikel rodriguez
2019ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak asteroko galdera-erantzunen saioa zuen atzo parlamentuan. Brexit-a izan zen gai nagusia, baina independentziarako erreferendum bat egiteari buruz duen iritzia ere galdetu zioten. Sturgeonek erantzun zuen «aste batzuen buruan» emanen dituela argibide gehiago, eta uste duela brexit-erako prozesuak indartu egin duela independentismoa. «Azken bi urte eta erdian gertatutakoak kausa indartu du».

Patrick Harvie Berdeen alderdiko diputatuak galdetu zion gaiari buruz —2014ko erreferendumean independentziaren alde egin zuten Berdeek—. «Datozen asteetan ur anitz pasatu beharra da zubiaren azpitik, eta, hori pasatu ondoren, argi utziko dut independentziari buruzko bozketa baterako epeei buruz dudan ikuspuntua», erantzun zion, brexit-aren eztabaidari aipamen eginez. Independentistei eskatu zien erreferendum baten aldeko kanpaina egiten hasteko.

«Lehenbailehen, hobeki»

2014ko erreferendumean %55ek egin zuen independentziaren aurka, eta %45ek, berriz, alde. Brexit-erakoan, ordea, %61ek egin zuen EBn gelditzearen alde, eta %39k aurka. «Eskozia lehenbailehen independente bada, hobe denontzat», erran zuen atzo Sturgeonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.