Albistea entzun

HIZPIDEAK

Zergatik Mañeruk ez?

Iñaki Petxarroman -

2023ko otsailak 1 - @petxarroman

Iragarritakoa betetzen bada, PSNk galarazi egingo dio bihar Mañeruri eremu ez-euskaldunetik mistora pasatzea. PSNko Ramon Alzorrizek adierazi du ez dela momentua, udal hauteskundeak berehala direnez hurrengo udalak agian ez duelako bide bera hartu nahiko. Zer egingo ote zuen Mañeruk Lizarrerriko beste hamaika herrik lortu dutena merezi ez izateko? Zergatik balioko du haren udalbatzaren borondateak besteenak baino gutxiago, kontuan edukita, gainera, aho batez eskatu dutela eremu mistora sartzea?

 

PSNri galdetu beharko zaio. Zergatik 2017an 44 udali eremu mistora sartzearen kontra bozkatu zuen, eta zergatik trabatzen duen orain udal gehiago sartzea. Eta, galdetzen hasita, planteatu beharko da ea noizko onartuko duen aldatzea nafarren arteko ezberdintasunak indarrean dituen Euskararen Legea. Gertatzen baita Lizarrako herritarrek eskubide batzuk izatea, esate baterako, eskolan D eredua aukeratzeko; eta handik 15 kilometrora, berriz, Mañerun jaiotako haurrek ez izatea aukera bera.

PSNk ez dio UPNri esklusiban utzi nahi Nafarroako hizkuntz apartheid-aren aldeko bandera. Kontua da, UPNk ez bezala, Geroa Baik ez ezik, EH Bilduk ere bide eman diotela PSNri lau urtez gobernatzeko. Euskararen aurkako bere jarrera gogorretan ez du abertzaleen harresirik topatu. Hori ere aldatuko al da hurrengo hauteskundeen ostean?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...