HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zupankapaloak'

O Polokodrilo

Idazlea: Pello Añorga. Marrazkilaria: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Haur sentitzen diren helduentzat, edo heldu sentitzen diren haurrentzat». Halako eskaintzarekin datorren liburu batekin arriskatzen denak ez du kexarako aukerarik. Badaki barruan aurkituko duena eroa izango dela, guztiz aldrebesa, neuronaz gaindikoa... Norbere kontu halako paraje batera hurbiltzea.

Hiru adibide sor lezakeen neurona-nahasmendua irudikatzeko: Denonartean argitaletxeak bere webean «gazte literatura» dela dio; aldiz, Elkar.com webean «poesia» dela diote («haur-» gabe, helduentzat dela suposatzen da); eta Katalogo Bateratuan «haur poesia» zein «errimak-haur eta gazteentzako liburuak» gisa etiketatu dute. Bat aukeratzekotan, azken izendapenarekin gelditzen naiz.

Izan ere, barruan topatuko duguna horixe da, errimaren aitzakian egindako neurona jolas (ustez) sinplea: «Liburua txuri/ fantasia guri», «Momorro/ Pentsamendu zomorro», «Taupadak / Bihotzaren zaunkadak».

Ilustrazioek (azalekoa kasu) tonuari eusten diote, absurdotik abiatuta testuarekin elkarrizketa moduko bat sortuz. Kanila duen obusaren gainetik ageri den deabru buruaren marrazkiarekin erantzuten dio, esaterako, «Bonbotro/ Demonio potro» errimari.

On egin, Mari Domingin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.