Carrascok «jazarpen ideologikoa» salatu du

2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Tamara Carrasco CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeetako ekintzailearen kontrako epaiketa hasi zen atzo. Akusazioak desordena publikoak egitera bultzatzea leporatzen dio. Carrascoren defentsak «jazarpen ideologikoa» eta oinarrizko eskubideen urraketa salatu ditu epailearen aurrean. Nabarmendu duenez, akusazioak ezin du argitu Carrascoren kontrako froga nagusia den grabazioaren jatorria zein den.

Horrez gain, defentsak ohartarazi du Carrasco desordena publikoak egitetik salbuetsi dutela, baina horiek egitera bultzatzea leporatzen zaiola. «Disidente politikoa» izateko eskubidea aldarrikatu du Carrascok.

Jordi Pesarrodona ERCko kideak ere jazarpen judiziala salatu zuen, atzo, hamalau hilabeteko inhabilitazio zigorra eta 2.100 euroko isunajaso ostean, desobedientziagatik. Pesarrodonak adierazi du ez zuela zerikusirik urriaren 1eko erreferendumaren antolaketarekin, eta sudur pailazo batekin guardia zibil baten ondoan jartzeagatik epaitu dutela. Pesarrodonarenabokatuak aurreratu du helegitea aurkeztuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.