EGUTEGIA

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Bihar: Pedro Sanchez Pablo Casadorekin (PP) batzartuko da, 13:00etan.

Etzi: Sanchez Albert Riverarekin (C's) elkartuko da, 11:00etan, eta Pablo Iglesiasekin (UP), 17:00etan.

Maiatzaren 21a: Kongresua eta Senatua osatuko dituzte. Ganbera horietako presidenteak eta mahaiak aukeratuko dituzte, eta egun horretan hartuko dute kargua diputatuek eta senatariek; tartean, behin-behinean espetxean dauden bost independentista katalanek.

Maiatzaren 22-24: Espainiako errege Felipe VI.a ordezkaritza duten alderdiekin batzartuko da.

Maiatzaren 26a: Udal eta foruetako, eta Europako hauteskundeak egingo dituzte.

Maiatzaren 28a: Bozeramaileen Batzordea sortuko dahark agintzen du inbestidura—, Kongresuko mahaiak talde parlamentarioak onartu ostean.

Maiatzaren 30-31 edo ekainaren 3-4: Inbestidura saioa egingo dute. Presidente bat inbestitzen badute, ekainaren 8rako gobernu berria osatuta egon liteke; lortuko ez balute, bi hilabeteko epea izango lukete berriz saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.