Arabako Errioxa ez da mahastia bakarrik

Eusko Label zigiluko olioa egiten dute Moredan. BERRIA.
2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Aspaldian gailendu zitzaion mahastia olibadiari Arabako Errioxan, baina, han eta hemen, olibondoak geratu ziren ToloƱoko mendilerrotik Ebrorainoko lur eremuan. Orain urte batzuk olioa indarrez berreskuratzeari ekin zioten Moredan (Araba), olio dolarearekin tradizio handia zuela eta.

Gaur egun, Eusko Label zigiluz ere merkaturatzen dute olioa han. La Equidad kooperatibako dolarean, gainera, beste olio batzuk ekoizten dituzte, hala nola Hermanos Bujanda, Birite 1947 (ekologikoa) eta La Equidad. Oiongoa da Arabako beste dolare handia: Trujal Almazara de la Rioja Alavesa. Virgen de Estibaliz eta La Hechicera markak egiten dituzte han, dolarearen izen bereko olioarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.