Errusiako Munduko Kopa

Puntu batekin Brasilek ziurtatua du sailkapena

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
E multzoko beste partidan Brasil eta Serbia ariko dira nor baino nor gehiago (20:00). Brasilek nahikoa du partida berdintzea final-zortzirenetan egoteko. Galduta ere aurrera egingo luke, Costa Ricak Suitzari irabazten badio. Zaila dirudi hori gertatzea. Izan ere, Costa Ricak ez du ezer jokoan. Serbiak, berriz, irabazi egin behar du aurrera egiteko.

Brasilen ez da espero aldaketa handirik. Titek William, Gabriel Jesus eta Neymar hirukoari eutsiko dio aurrean, eta Paulinho-Coutinho bikoari emango dio taldea gidatzeko lema. Serbian ere ez da aldaketa handirik espero. Bi selekzioek 2014an jokatu zuten azken aldiz elkarren aurka. Lagunarteko norgehiagoka bat izan zen, Sao Paulon. 1-0 irabazi zuen Brasilek. Fredek sartu zuen gola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.