PPCko idazkari nagusia kargutik kendu dute

2021eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Alderdi Popularreko zuzendaritza nagusiak kargutik kendu du Daniel Serrano, orain arte PPC Kataluniako Alderdi Popularreko idazkari nagusia izan dena. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusia haren aurkako sexu-eraso salaketa bat ikertzen ari dela jakin ostean hartu du PPk erabakia. Alderdikide batek jarri zuen salaketa, 2019an.

Herenegun, ikerketaren berri zabaldu zenean, Serranok komunikatu bat kaleratu zuen bere aurkako salaketak gezurrezkoak zirela adierazteko, eta iragartzeko ez zuela dimisioa aurkeztuko. Haren esanetan, «xantaia» baten biktima da. Alderdi Popularreko zuzendaritzak, berriz, adierazi du komunikabideen bidez jakin duela gertatutakoaren berri, eta txostena zabaldu duela.

Serranok berak eta erasoa jasan zuen alderdikideak jada deklaratu dute Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian auzipetua diputatua izanik, foruduna da. Alderdiak kargugabetu egin duen arren, PPCko zerrendetan jarraitukodu Serranok, nahiz eta Madrildik zehaztu duten eserlekua lortuko balu ez lukeela diputatu kargua hartuko haren aurkako prozedurak argitu bitartean. Serranok ontzat eman du alderdiaren erabakia, eta argudiatu horrela «bere defentsa» prestatu ahalko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.