Martxoaren 20an hasiko da kanpaina

2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
IƱigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Eusko Legebiltzarreko bozak apirilaren 5era aurreratu dituenez, hauteskunde kanpaina martxoaren 20an hasiko da. Taldeek otsailaren 26 eta martxoaren 2 artean aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak tokiko hauteskunde batzordeetan, eta martxoaren 9an ezagutaraziko dira hautagai ofizialak. EAEko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratuko da legebiltzarra desegiteko dekretua, eta orduan hasiko da bozetako prozedura.

2016ko irailaren 25ean izan ziren legebiltzarreko bozak. Hasieratik EAJ-PSE koalizio egon da gobernuan, baina bi taldeek ez dute gehiengo osorik parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.