Bonu sozialaren kostua, konpainien bizkar, baina prezioak, gora

X. Martin -

2017ko urtarrilak 20
Sektorea arautzen duen legearen erreformak eragin zuzena izango du bonu sozialaren auzian. Argindarraren fakturan %25eko deskontu horren sistema baliogabetzea agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren hondarrean. Konpainia elektriko nagusiek finantzatu dute orain arte bonu soziala, baina epaileek diote hori ez dela legezkoa, eta PPren gobernua irtenbide baten bila zebilen. Espainiako Gobernua hartzeko modua eman dion alderdi berak eskaini dio laguntza horretan ere: PSOEk. Bonu soziala, konpainia elektriko nagusiek bakarrik ez, baizik eta guztiek ordaintzea adostu dute alderdi biek. Hala, kontsumitzaileek izkin egin diote euren bizkarrean eror zitekeen harritzarrari. Argindarraren prezio igoera berehala iritsi da, ordea.

Errentaren arabera

Baina argindarraren legearen inguruko PP-PSOEren akordioak badu letra txikia. Dagoeneko onartu den dekretuak jaso du, hasteko, bonu soziala lortzea zailago egingo duen baldintza sistema bat. Gaur egun, deskontu berezia eska dezakete etxeko kide guztiak langabezian dituzten familiek, baita familia ugariek ere, eta baita gutxieneko pentsioa jasotzen dutenek ere, 60 urtetik gorakoak badira. Aurrerantzean, batik bat diru sarrerak eta errenta hartuko dira kontuan bonu soziala nork eduki dezakeen erabakitzeko.

Horrez gain, Rajoyren gobernuak beste arazo bat dauka konpontzeko konpainia elektrikoei dagokienez. Lobby ahaltsuak ez dio ahazten utzi bezero berankor askoren faktura mordo bat daukala kobratu gabe, eta ez dituela fakturak irentsiko, besterik gabe. Gehienak familia pobreek pagatu gabe utzitakoak dira. Nadal ministroak aurreratu du argindarraren erraldoiei zor zaiena udalek eta erkidegoek hartu beharko dutela beren gain. Erakunde horien zerbitzu sozialek «eskuzabaltasunez» jokatzea espero du ministro espainiarrak, eta konpainia elektrikoei zor zaiena ordaintzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna