Albistea entzun

Nafarroako Gobernuak «irmoki» gaitzetsi du «terrorismoa»

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko martxoak 12

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izan zen atzo, eta Nafarroako Gobernuak biktimak omendu zituen propio Iruñeko Konstituzio plazako Biktimen monumentuaren aurrean horretarako egindako agerraldi batean. Adierazpen instituzional baten bidez, gobernuak adierazi du «bidegabea eta ilegitimoa» dela indarkeria mota hori, eta «mehatxu» egiten diela demokraziari eta bizikidetzari. Horiek horrela, «irmoki» gaitzetsi du «terrorismoa».

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria atzoko omenaldian izan zen. Biktima guztiei babesa adierazi zien, eta «egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko duten eskubidearen defentsaren alde» egin zuen.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere omendu zituen, atzo, «terrorismoaren» biktimak. Hedabideetara helarazi zuen testu baten bidez azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren «lehen pentsamendua» biktimei zuzenduta dagoela. «Oroitzapen hori, pentsamendu hori eta begirada hori hurbiltasuna, enpatia eta elkartasuna dira. Argi eta garbi aldarrikatzeko bidegabea izan zela, erabat bidegabea», adierazi zuen.

Angel Berruetaren kasua

2004ko martxoaren 11n atentatu handia egin zuten Madrilen; 193 izan ziren hildakoak, eta milaka zaurituak. Horregatik da egun esanguratsua biktimak oroitzeko. Tentsio handiko orduak izan ziren atentatuaren ondorengoak, baita Euskal Herriaren ere, Espainiako Gobernuaren lehen adierazpenak izan baitziren atentatua ETAri leporatzeko. Eta tentsio horren ondorioz izan zen biktima bat Euskal Herrian bertan: Angel Berrueta. Martxoaren 13an Iruñeko bere okindegiko kanpoko aldean ETAren aurkako kartel bat jartzeko eskatu zion bizilagun batek; uko egin zion horri Berruetak, eta ondoren eskea egin zion auzoaren senarrak eta semeak eraso egin zioten. Hil egin zuten. Bizilagunaren senarra polizia zen, Espainiako Poliziakoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Geroa Baiko Uxue Barkos, PSNko lehendakarigaia, Maria Txibite, entzuten. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Parlamentuko lehendakaria Geroa Baikoa izango da

Joxerra Senar

Barkosen arabera, sozialistek ontzat jo dute mahaiko kide bat EH Bildukoa izatea. Txibitek goraipatu du PSNk «eskuzabal» jokatu duela
Juan Karlos Izagirre eta Maddalen Iriarte, EH Bilduko Donostiako alkategaia eta Gipuzkoako ahaldungai nagusia, Arnaldo Otegirekin, hauteskundeen emaitzak ezagutu berritan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Hegemonia aztertzen

Xabier Martin

Maiatzaren 28ko bozek areagotu egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan handitzen ari den alderdi abertzaleen nagusitasuna. Gizartea aldatzen ari da, edo alderdiak, edo biak. Bozen emaitzek badute lotura aldaketa soziologikoekin, baina haiek ez dute dena azaltzen.

Lau urtez gobernatu du EAJk Guardian. ©Juanan Ruiz / Foku

Atzera ere EAJk gobernatuko du Guardian

Jon O. Urain

Raul Garcia alkategai jeltzaleak ziurtatu du hautagaitza aurkeztuko duela, eta EH Bilduk babestu egingo du. PPk irabazi zuen herri horretan.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, gaur, Busturian egindako prentsaurrekoan. ©IREKIA

Erkorekak gaitzetsi egin ditu Ertzainak Borrokan-en «jarrera anker eta desegokiak»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak plataforma «asindikalari» leporatu dio Ertzaintzako sindikatuak negoziazio mahaitik altxatzera «behartu»« izana. Plataformak negoziazioetan parte hartu nahi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...