JAKINGARRIAK

2021eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Mantangorria
5.000 espezie. Harrapakari bortitzak dira mantangorriak. 5.000 espezie daude munduan. Euskal Herrian ezagunenak: zazpi puntukoa (Coccinella septempunctata), bi puntukoa (Adalia bipunctata), eta argazkiko 22 puntukoa (Psyllobora vigintiduopunctata). Larba bakoitzak 800 zorri jan ditzake egunean. Behin heldu bihurtutakoan, urtebeteko bizi itxaropena dute, eta bakoitzak 400 arrautza erruten ditu.

Kontrolerako erabilienak
Harrapakariak. Bi puntuko eta zazpi puntuko mantangorriak dira mantangorrien artean gehien erabiltzen direnak. Baina erabiltzen dira zimitzak, dipteroak, koleopteroak, krisopidoak, kakalardoak, euliak eta sirfidoak (argazkian).
Parasitoideak. Beste intsektuen barruan edo gainean erruten dituzte arrautzak, eta haien larbek bigarren horiek jaten dituzte. Hainbat liztor espezie ezberdin erabiltzen dira horretarako. Sirfido batzuk, aldiz, bi funtzioak egiten dituzte: harrapakariak dira eta parasitoideak ere bai.

Polinizaziorako
Erlastarrak. Izurriteen kontrol biologikorako ez ezik, intsektuak aspaldi erabiltzen dira polinizaziorako ere. Berotegietan dute arrakasta gehien, eta erlastarrak dira gehien saltzen direnak (argazkian, erlastarra, tomate lore batean).

Nola erosi?
Internet bidez. Enpresa espezializatu asko daude. Ezagunenak: www. agrobio.eseta www. controlbio.es.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.