HELBURUAK

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Urkulluk 15 helburu ezarri ditu legealdirako. Bizikidetzari eta autogobernuari dagozkionak kenduta, hamahirutan ezarri ditu helburu kuantitatiboak:

BPG. Europako Batasuneko biztanleko BPGren %125 lortzea 2020rako. Egun, %122koa da.

Langabezia. 2020rako langabezia tasa %10etik behera egotea. Egun %10,1ekoa da.

Gazteak. 20.000 gaztek lehen kontratua izatea 2020rako. 6.856 izan dira 2017ra arte.

Berrikuntza. Orain arte, 35 proiektu bultzatu dira, eta bi urte barru 100 izatea nahi du.

Ingurumena. Negutegi efektuko isuriak %20 gutxitzea. 2017ra arte %26ra gutxitu ziren.

Defizita. Defizit publikoa betetzeko konpromisoari eutsiko dio. Gastu soziala 7.000 miloitik gorakoa izango da 2019an.

Gardentasuna. Nazioarteko gardentasun indizeetan lehenetako bat izan nahi du gobernuak.

Bizi itxaropena. 84 urteko bizi itxaropena lortu nahi du 2020rako. Egun 83,5 urtekoa da.

Hezkuntza. 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean eskola uzteko tasa %8 baino txikiagoa izatea. Egun, %7koa da.

Euskara. Legealdia amaitu baino lehen 25 urte baino gutxiagoko gazteen %75ek euskaraz jakitea.

Pobrezia. Pobrezia tasa %14,1era jeitsi nahi du. Legealdi hasieran %17,6koa zen.

Jaiotza tasa. Legealdi hasieran, 1.000 biztanleko 8,7koa zen jaiotze tasa. 2016an 8,4koa. Handitu egin nahi du 2020rako.

Berdintasuna. EAE Europako lehenengo lau herrialdee artean egotea nahi du genero berdintasunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.