Ipar Euskal Herriko irakasle postu batzuen itxiera eten dute iraila arte

Eneko Etxegarai Urain -

2018ko otsailak 14
Hezkuntza nazionaleko kontseilu departamentalak otsailaren 26an onartuko du 2018 ikasturterako eskola karta. Pirinio Atlantikoetako departamenduan hiru lanpostu berri sortuko badira ere, horiek berrantolatzeak lehen zikloko irakasle postu zonbaitzuren itxiera aurreikusten du. Adibidez, Baiona Handiko eskolan(Lapurdi) euskarazko postu erdi bat itxiko da, eta berdin Bidarteko Jacaccouhryn (Lapurdi) eta Hendaiako Lissardy eskoletan (Lapurdi). Beste herri batzuetan oraindik ez da erabaki definitiborik hartu, baina printzipioz lanpostuen desagertzea espero da. Kasu horretan da Armendaritzeko (Behe Nafarroa) eskolako postu oso bat, eta Akamarreko (Behe Nafarroa) eskolako frantsesezko beste bat. Azken horretako gurasoen mobilizazioaren ondorioz, lanpostuaren mantentzea adostu dute, iraileko sartzean 80 ikasle batzen badituzte. Batzuek, ordea, postu bat itxi eta beste bat zabaltzeko aukera izango dute. Hazparnen (Lapurdi), adibidez, frantsesezko postu erdi bat galduko dute, eta trukean euskarazko erdi bat irabaziko.

Eskola kartako antolaketak irakasle lanpostu berriak ere irekiko ditu. Esate baterako, Barkoxeko (Zuberoa) eskolak euskarazko postu erdi bat irekiko du, Mugerre (Lapurdi), edo Atharratzeren (Zuberoa) antzera. Baldintzapeko irekidurak ere izanen dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna