Aurkari samurrak dituzte Realak eta Athleticek: Sporting Huelva eta Malaga

Julen Etxeberria.
2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Ez dago partida errazik, baina badira itxuraz samurragoak diruditenak. Bada, halako itxura daukate gaur Realak eta Athleticek Espainiako Lehen Mailako hamazazpigarren jardunaldian jokatuko dituzten norgehiagokek. Talde txuri-urdinak Malagan (Espainia) jokatuko du, 11:00etan. Zuri-gorriak, berriz, Sporting Huelva hartuko du Lezaman, 11:00etan.

Sailkapenean, alde handia dago batzuen zein besteen artean. Adibidez, Athletic laugarren da, 28 punturekin, eta Sporting Huelva, hamabigarren, hamahiru puntu gutxiagorekin. Reala, berriz, zortzigarren da, 21 punturekin, eta Malaga, hamahirugarren, sei puntu gutxiagorekin. Sailkapenean dagoen aldea zelaian erakutsi nahi dute bi euskal taldeek.

Athleticek ez du ondo hasi urtea, 3-0 galdu baitzuen Atletico Madrilen aurka, eta gaur aukera ona du kolpea arintzeko. Joseba Agirrek, hala ere, abisua eman du: Sporting Huelvak bi brasildar fitxatu ditu, eta, horri esker, koska bat egin du gora. Gainera, gaur ez dira ariko ez Erika eta ez Damaris.

Realak etxetik kanpo jokatzearen zailtasuna izango du. Hala ere, faborito da: batetik, azken bi partidak irabazi ditu, eta, bestetik, Malagak sei jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.