Bortxaketa «istriputzat» jo izana zuzentzeko eskatu dute

Solano, atzoko saioan. RTVE.
Edu Lartzanguren.
2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Iruñean 2016ko sanferminetan talde batek emakume bat bortxatu izana «istripu» gisa definitu zuen atzo RTVErentzat entzierroak kontatzen dituen Javier Solano aurkezleak, zuzenean. Hiria geroztik jaien irudia hobetzeko egiten ari den kanpainaz hitz egin zuen Solanok: duela hiru urtekoa «istripu bat izan zen, bistan denez oso mozkorturik eta parrandan zeuden pertsona batzuek eginikoa. Gainera, istripu hori milaka pertsona eta alkohol litro asko pilatzen den beste edonon gerta daiteke». RTVEko CCOO sindikatuak hitzak zuzentzeko eskatu zion atzo erakunde publikoari, agiri baten bitartez. Aferaren inguruan hitz lausoak erabiltzea egotzi zion aurkezleari, eta genero indarkeriaren kontrako «konpromisoak ezin du akatsik eduki», idatzi zuen. «Zuzendu egin behar da, eta berehala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.