HILBERRIA. Annie Arroyo

Injustizien kontrako militantea

BERRIA.
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Annie Arroyo giza eskubideen aldeko militantea zendu da, 77 urte zituela. EHGEBB Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordeko presidentea izan zen 2011tik 2015era, eta Hiriburuko (Lapurdi) hautetsia zen 2020ko martxotik. Anne-Marie Michaud eta Gabi Mouesca EHGEBB-ko gaur egungo kopresidenteek Arroyoren ekarpena nabarmendu eta haren ibilbidea omendu dute agiri batean.«Giza eskubideen kontrako edozer gauza salatzeko inplikatzen zen, bidegabekeriak eta itxura faltsuak jasan ezin zituenez... Izan ere, sutsu eta eskuzabal jokatzen zuen beti, bere umoretik aldendu gabe». Euskal gatazkaren konponbidean anitz inplikatu da azken hamarkadetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.