'¡Shot!U' jaialdia, bi gautara

Arrasateko estudioaren aldeko ekimena gaztetxera lekualdatu, eta gaur eta bihar egingo dute

Itziar Ugarte Irizar -

2019ko urtarrilak 4

Maiatzean hartu zuen su Arrasateko (Gipuzkoa) Shot! estudioak. Grabazioetarako hainbat aparatu kiskali, eta 25 urtetan egindako hainbat grabaketaren master kopia galdu ziren. Ezusteko kolpea izan zen Euskal Herriko musikari eta zale askorentzat, eta laster hasi ziren estudioa berriz martxan jartzeko ekinbideak antolatzen. Horietan hurrengoa ¡Shot!U elkartasun jaialdia zen izatekoa, bihar, Arrasateko kiroldegian. Baina bertan behera geratu da azkenean, «azken orduko tramite administratiboak» tarteko. Haren ordez, bi kontzertu gau antolatu dituzte asteburu honetarako, herriko gaztetxean: gaur, Glaukoma eta Itziarren Semeak taldeek joko dute; eta, bihar, larunbatez, La Furiak eta Pikete Lerroak —Fermin Muguruzak eta Deskontrolek Kortaturen kantuak joko dituzte—. Talde horiek berak ziren ¡Shot!U jaialdian parte hartzekoak, baita Soziedad Alkoholika ere.

Antolatzaileek, bestalde, barkamena eskatu dute sortutako eragozpenengatik, eta jaialdirako sarrera erosita zutenei ordaindutakoa itzuliko zaiela jakinarazi dute.

Musikarien elkartasunez

1994an zabaldu zen Shot! grabazio estudioa, eta asko izan dira ordutik euren lanak han grabatu dituzten taldeak; horien artean daude, besteak beste, RIP, Potato, Gose, Petti, Betagarri, Leihotikan, Eraso, Su ta Gar, Audience, Sharon Stoner eta Occhi di Farfalla.

Iñaki Bengoa Shot!-eko arduraduna aritu da musikari horiekin denekin grabaketetan, eta baita teknikari lanetan ere, hainbat kontzertutan. Hala Bengoaren nola estudioaren aldeko hitzak helarazi dituzte gaur-bihar Arrasaten izango diren musikariek. Ondorengoa idatzi du, esaterako, La Furiak, bere lehen diskoa han grabatu zuenak: «Shot!-en giza kalitatea aurkitu dugu, istorio asko, eta, batez ere, musikarenganako maitasuna; egia asko dago han, eta hori ez du suak eramango».

Shot! berriz martxan jartzera bideratuko dute bildutako dirua.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iruñeko ospitaleko osasun langileak, gaixo bat artatzen babeserako ekipamenduekin, artxiboko irudi batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Tentsioa» ospitaleetan

Olatz Esteban Ezkati

Beste 505 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Gaitza zuten zazpi pertsona hil ziren iragan astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zamudioko zahar etxe batean 18 positibo izan dira

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Hemezortzi kasu atzeman dituzte Zamudioko zahar etxe batean

Berria

Donostiako eta Bilboko bi zahar etxeetan ere positiboak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna