HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ernesto eta Zelestina. Simeon galdu da'

Mezu abegikorra

Idazlea eta ilustratzailea: Gabrielle Vincent. Itzultzailea: Eva Linazasoro. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Imanol Mercero -

2018ko apirilak 15
Bigarren ale bat kaleratu diote Ernesto eta Zelestina bilduma xarmantari. Baliteke haurtzaroko oroitzapenekin halako zirkuitu labur bat sortu izana, 1982an euskaraz lehen aldiz kaleratu zenean Zesar eta Ernestina Gedeonen bila izenburua baitzuen album honek, itzultzailearen ez dakit zein apeta estrainioarengatik, jatorrizkoari kasu egiten badiogu: Ernest et Célestine ont perdu Siméon.

Bertan, haur txikienak ere ulertzeko moduko istorio bat kontatzen zaigu, panpina kuttunaren galerari buruz, koadroak diruditen ilustrazio batzuen bidez.

Dena bideratuta dago liburuan, baina tarte zabala uzten du irakurleak irudia interpreta dezan: gertakariak eta emozioak, lekuak eta bizipenak, denak daude atmosfera argitsu batean kokatuta, irakurleak gehiegizko (eta alferrikako) sufrimendurik gabe bizi dezan Zelestinaren larrialdia, eta amaierako poza.

Abentura honetan ere, bere dohainak erakusten ditu Vincentek: alderdi tekniko-artistikoari dagozkionak; eta haurren heziketarako praktika abegikorrak aldarrikatzen darabilen finezian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna