Greta Thunberg

Ekintzaile gazteen ikur

LAURENT GILLIERON / EFE

Iñaki Petxarroman -

2019ko martxoak 16

Hamabost urte zituela, iaz, Stockholmen inoiz izandako udarik beroenaren erdian, zerbaitek egin zion krak Greta Thunbergi (Stockholm, Suedia, 2003) barruan. Abuztuaren 20a zen, eta Suediako Parlamentuaren atarian esertzea erabaki zuen «Eskola greba klimaren alde» zioen karteltxo batekin. Haren gurasoek, Svante Thunberg aktoreak eta Malena Ernman opera abeslariak, uste zuten egun hartako kontua izango zela. Etxera itzuli eta horretan geratuko zela. Baina ez zen halakorik gertatu. Greta nerabeak egunero jarraitu zuen parlamentuko atean esertzen, irailean bozak egin ziren arte. Klima aldaketaren aurkako ekintzaile gazteen ikur bilakatu da.

Protestan hastea ez zen bat-bateko erabaki bat izan. Klima aldaketari buruzko informazioek eragin handia izan dute Thunbergen bizitzan. 11 urterekin depresio luze batean amildu zen, eskolan ikusitako bideo batzuen eraginarengatik. Irakasleek itsasoan pilatutako plastikoen eta izotz galeraren ondorioz gosez ziren hartz zurien joan-etorri desesperatuen bideoak erakutsi zizkieten... Ingurumena nola hondatzen ari zen jakiteak shock egoeran utzi zuen Thunberg. Irudiak baino gehiago, ezin zuen ulertu bere ikaskideek erakutsitako axolagabekeria. Izan ere, klase barruan arreta handiz ikusten zituzten irudiak, baina, patiora irteterako, ahaztuak zituzten, eta solasaldietatik urrunduak. Thunbergek ezin zituen irudiok ahaztu.

Urte batzuk aurretik diagnostikatu zioten Aspergerren sindromea. Hain zuzen ere, gizarte harremanei eragiten dien autismo mota bat da hori, eta nabarmen moldatu du Thunbergen izaera ere, bakartzeko joera baitu.

Urteak pasatzen zirenez eta agintariek klima aldaketaren arazoari adarretatik heltzen ez ziotenez, Thunbergek planto egitea erabaki zuen. Geroztik, hainbat forotatik gonbidatu dute, eta #OstiralakEtorkizunarentzat (#FridaysForFuture) mugimendua eratuz joan da. Haren ekintzek eragin handia izan dute mugimendu horren jatorrian, baina baita haren gurasoen bizimoduan ere. Izan ere, aita begano egin da, hark eskatuta; eta amak hegazkinak hartzeari utzi dio, bere abeslari karrera inguruko agertokietara mugatuta. Ondokoak konbentzitzeko gaitasun handia dauka, gertukoek diotenez.

Zuzen eta ahoan bilorik gabe mintzo da. Hala hitz egin zien, esaterako, iaz, Davosko foroan bildutako agintariei. «Diozuenez, zuen seme-alabak maite dituzue, baina haien etorkizuna lapurtzen ari zarete haien begien aurrean. Erregai fosilek lur barruan geratu behar dute, eta berdintasunaren alde lan egin behar da. Eta irtenbideak ezin badira aurkitu sistemaren barruan, agian sistema aldatu beharko genuke». Antzera hitz egin du gonbidatu duten toki guztietan. Haren hitzek eragin handia izan dute, eta aste honetan eskuinak zapuztu egin du Europako Parlamentuan ematekoa zen konferentzia. Haren hitzak eta itzala munduko sei kontinentetara iritsi dira, ordea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian. ©Chema Moya/EFE

Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek

Berria

Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostian, aurreko astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Rafael Bengoa, artxiboko irudi batean ©Gorka Rubio / Foku

«Mikrokonfinamenduak» ezartzearen alde dago Bengoa

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak aztarnari falta dagoela azpimarratu du. Uste du agerraldiak egotea herritarren portaeraren eta administrazioaren kudeaketaren ondorioa dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna