Noiz sortua: 2020-01-22 00:30:00

Herriko bozak Ipar Euskal Herrian

Jean Rene Etxegarai, hautagai

Martxoko herriko bozetan Baionan aurkeztuko dela jakinarazi du gaur egungo auzapezak. Ez du zehaztu Euskal Elkargoko lehendakari izateko hautagaitza aurkezteko asmoa duen ala ez
Jean Rene Etxegarai, atzo goizean, Baionan egin zuen agerraldian.
Jean Rene Etxegarai, atzo goizean, Baionan egin zuen agerraldian. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko urtarrilak 22

Aspalditik ez zen sekretu bat, baina azkenean esan egin du: heldu den martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren herriko bozetan hautagai izanen da Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakaria. Ez du zehaztapenik eman nahi izan osatuko duen zerrendari buruz, baina, 2014an ez bezala zentrotik eskuinerako alderdiak batzea lortu du aurten: Modem, UDI, Errepublikanoak, Errepublika Martxan eta Alderdi Erradikal Valloistarrak babestuko dute bere hautagaitza, baina Etxegaraik ez du etiketarik aipatu nahi. «Eskuinekoa naiz? Ezkerrekoa? Gizon librea naiz», adierazi du. Haren hitzetan, «ez da zerrenda politiko bat», ez zaizkio «dogmak gustatzen»; bere helburua «baionarren interesa» defendatzea dela nabarmendu du. Bere zerrendaren heren bat independenteek osatua izanen dela baieztatu du.

67 urterekin, Etxegaraik ez du «erretiroa hartzeko asmorik», eta ongi prestatu du bere komunikazioa. «Sekulako gogoa dut, gaitzeko forma... horrelako momentuak izugarri gustatzen zaizkit», azaldu du kanpaina aipatuta. Auzapez izatea «sakrifizio pertsonal» bat dela dio, baina pozik dago orain arte egindakoarekin. Haren iritziz, Baiona «ederragoa» da orain, eta «modernitatearen aroan sartu da». Horren adibide ditu Trambusaren obrak edo Santizpiritu auzoaren berritzea —Didam museoa eta Atalante zinema berria aipatu ditu, besteak beste—, baina baita hiriko beste zenbait guneren berritzea ere: merkatuko plaza, herriko etxeko plaza eta Patxa plaza. «Metamorfosi urbanoa hasi besterik ez da egin», adierazi du. Berriki, «bizitzea goxo den» hirien palmaresean sartu du Baiona Frantziako Le Journal du Dimanche astekariak. Hain zuzen, azken sei urteetan anitz emendatu da Baionako biztanleria; 2014ko hauteskundeekin konparatuta, heldu den martxoan heren bat hautesle berriak izanen direla baieztatu du auzapezgaiak.

Auzapezgai, ez lehendakarigai; oraingoz ez, behintzat. Euskal Elkargoko lehendakari izatera aurkeztuko den galdetuta, ez du erantzun argirik eman nahi izan. «Herriko etxea aipatzeko deitu zaituztet». 2017an hirigune elkargo berria sortu zenetik, batek baino gehiagok salatu du ez dela posible Baionaren gisako hiri handi bateko auzapezgoa eta elkargoko lehendakaritza biak batera eramatea. Etxegarairen iritziz, «bai, bateragarriak dira», eta gaineratu du auzapez batek baino gehiagok eskatu diola heldu den legegintzaldian ere lehendakari izateko.

Bost zerrenda Baionan

Martxoko bozetan, bost zerrenda izanen dira. Henri Etxeto —bigarrena 2014an— berriz aurkeztuko da, alderdi komunistaren babesarekin. Beste bi zerrenda izanen dira ezkerrean: Baiona Berde eta Elkarkideak —EH Bai, Frantzia Intsumisoa eta EELVren babesarekin— Jean Claude Iriart eta Sophie Bussiere aurkeztuko ditu. Mathieu Berge herritar zerrenda baten buru izanen da. Eskuin muturrak ere zerrenda osatuko du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 24ko datuekin eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da hildakorik izan, 23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.474 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.013 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ikasle bat ikasgelan, Donostiako Axular Lizeoan. ©Gorka Rubio / Foku

Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, sindikatuen arabera

Berria

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, ikastetxe «gutxi» izan dira gaur ateak ireki dituztenak. Sindikatuek protesta egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aitzinean.

Ikasgelara itzulera

Abian da itxialdiaren bigarren arindua

Berria

Konfinamendua samurtzeko neurriak ugaritu direla agerikoa izan da gaur; hondartzetan, makrodendetan, ostatuetan eta eskoletan aldaketa eguna izan da. Sindikatuek ohartarazi dute arretaz aztertuko dutela ea ikasleak eta irakasleak segurtasunez itzultzen ari diren eskolara, eta hala ez bada mobilizazioak egingo dituztela nabarmendu dute.

 

Gazte bat etxean ikasten itxialdi garaian. ©Raul Bogajo / Foku

Hego Euskal Herriko biztanleen %45ek «ondoeza» sufritu dute konfinamenduan

Edurne Begiristain

Konfinamenduak herritarrengan izan dituen ondorio psikologikoak aztertu ditu EHUk zuzendutako ikerketa batek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna