Eneko Goia Loiolako kuartela babestearen aurka azaldu da

2022ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak herenegun ebatzi zuen Espainiako armadaren Loiolako kuartela babestu behar dela, Vox eskuin muturreko alderdiaren helegitea onartuta. Zehazki, auzitegiak onartutako helegite horren eraginez, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren barruan sartu beharko ditu kuarteleko eraikinak Donostiako Udalak. 2020ko azaroan, EAJk kuarteleko lursaila udalaren esku geratzeko akordioa lortu zuen, baina ebazpenak akordioa ixtea zaildu dezake. Hori dela eta, Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi du litekeena dela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiari helegitea jartzea: «Ziurrenik errekurritu egingo da, baina oraindik goiz da, ebazpenaren esanahia ondo aztertu behar da eta». Donostiako hirigintza plana garatzeko «oztopo bat» dela uste du alkateak, eta gehitu du ez duela «inolako zentzurik». Lursaila udalaren esku geratzea «hortzez eta haginez» defendatuko dutela iragarri du Goiak, eta «bukaeraraino borrokatzeko prest» dagoela gehitu du. Herenegun auzitegiaren ebazpena jakin eta gutxira, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroarekin hitz egin zuen Goiak, eta jakinarazi du sententziaren aurka egiteko borondatea dutela bi aldeek. 30 egun dituzte orain udalak eta ministerioak kasazio epaitegian helegitea jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.