Berriobeitiko alkateak (Na+) gutun ofizial bat baliatu du PAI iragartzeko

Ion Orzaiz.
Iruñea
2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Aurrematrikulazio kanpaina hastear denean, Berriobeitiko alkate Raul Julio Batorrek (Navarra Suma) udal baliabideak erabili ditu —familiei igorritako gutun ofizial bat— PAI programaren aldeko mezuak zabaltzeko. Berriobeitiko zendea osatzen duten herrietan, gaur egun, bi haur eskola daude: batean (Berriogoiti), eskolak gaztelaniaz eta ingelesez jasotzen dituzte haurrek; bestean (Artika), euskarazko eredua ezarria dago. Batorrek, aldiz, eredu bakarra aipatu du bere gutunean: «Familiek askatasunez aukeratu behar dute beren seme-alabentzako hezkuntza eredua. Eredu hori gaztelaniazkoa izan daiteke, edota PAIren gisako programen bidez osatutakoa. Horiei esker, gazteek [...] nazioarteko pentsaera garatuko dute, etorkizunean lanpostu bat lortzeko aukerak hobetuz», irakur daiteke. Ahal Dugu alderdiak txarretsi egin du oharra, «karga politikoa eta euskarafobia darizkiola» iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.