Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Oroimena

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Oroimena zerbait bada
iragana oraina da.

Argazki hura ikustean
doinu hura entzutean
sentitzen dudan zirrara
orain gertatzen da.

Oroimena zerbait bada
iragana oraina da.

Nintzen hura, naizen hau
bat bera direla sentitzea
orain gertatzen da.
Eta urteak joanago,
hura orain da niago
gertatu zenean baino.

Gero eta antz handiagoa
daukat neure buruarena
naizen hau ziur delako
haur-nerabe hura.

Halaxe lerratzen naiz
oroimenaren gainean
emozioak pilatuz nola
aireratze amaigabean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.