Europan erakutsitako itxura onari eutsi nahi dio Athleticek

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko otsailak 18
Ligako azken partidetan emandako irudi kaskarra alde batera utzi, eta ostegunean Europan erakutsitakoa errepikatzeko asmoz zelairatuko da gaur Athletic Wanda Metropolitanon. Zigandaren taldeak estreinakoz jokatuko du Atletico Madrilen zelai berrian, eta espero du Vicente Calderon zaharrean zuen madarikazioa amaitzea. Bederatzi sasoi daramatza han irabazi gabe.

Adurizek eta Raul Garciak ezingo dute jokatu txartel pilaketengatik. Gainera, ostegunean hainbat jokalarik nekatuta amaitu zuten partida. Yerairi atseden eman dio Zigandak, eta Cordobak eta Saboritek jokatzeko parada izan dezakete. Atletico Madrilek ohiko hamaikakoa zelairatuko du.

ATLETICO MADRIL-ATHLETIC

Atletico Madril. Oblak; Vrsaljko, Gimenez, Filipe; Correa, Saul, Koke, Carrasco; Griezmann eta Diego Costa.

Athletic. Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Saborit; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, De Marcos, Merino eta Williams.

Epailea. Gonzalez Gonzalez.

Lekua. Wanda Metropolitano (67.829 ikusle).

Ordua. 16:15ean (BeIN La Liga).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna