Eider Rodriguezek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria

Sei ipuinez osatutako 'Bihotz handiegia' ipuin liburua saritu du Euskadiko Liburu Denden Elkarteak, pertsonaien indarra nabarmenduz
Eider Rodriguez idazlea.
Eider Rodriguez idazlea. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko apirilak 18
Sei istorio biltzen ditu Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuak; sei istorio horietako protagonistak emakumeak dira: bere senar ohia zaindu behar duen emakume bat, eskuak bereak ez direla dioen beste emakume bat... «Zenbait kasutan, egoera kafkar batetik hasita, gogoeta desberdinen lekua dira kontaketa hauek: iraganeko erlazio bati buruzkoak, istripu larri baten ondorenari erantzuten diotenak, gaitz bati aurre egiten diotenak... Pertsonaiek ematen dioten indarrez beteriko istorioak dira. Aurrera nolanahi segitzen duten pertsonaiak». Euskadiko Liburu Denden Elkarteak Rodriguezen liburua nabarmendu du aurtengo Zilarrezko Euskadi sariarekin, eta modu horretara laburbildu ditu liburuaren indarguneak, prentsara bidalitako ohar batean.

Susa argitaletxeak iazko udazkenean kaleratu zuen liburua, eta idazketa prozesuan gozatu egin zuela aitortu zion egileak BERRIA egunkariari eskainitako elkarrizketan. Kritika onak bildu ditu ordutik hona. «Distira» aipatzen zuen, esaterako, Joannes Jauregik, BERRIAn egindako kritikan. «Funtsean, esku artean dugun hau egilearen ipuingintzaren alerik finena da, bere ibilbidearen kateari tinko eutsi eta distira ateratzen diona». Aurrez, Eta handik gutxira gaur (2004), Haragia (2007) eta Katu jendea (2010) ditu plazaratuak, Susarekin denak.

Gazteleraz, Vivian Gornick idazle estatubatuarraren Apegos feroces liburua nabarmendu dute dendariek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna