BERTSOAK

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
1989an jantzi zuen txapela Jon Lopategik, baina hiru urte lehenago, 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, bota zuen askotan goraipatu zioten bertsoa. Martxoaren 23an jokatu zen saioa Donostiako Karmelo Baldan, eta bakarka aritu zen gaia emanda: «Zahartutako zeure erropak basurara bota dituzu eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako erropak jasotzen».

Erropa zahar hoiekin
etsian nengoen,
beti jantzi ohi naiz
ahal denik ondoen,
akaso bota ditut
behar zen baino lehen,
baina ondorioa
horra hor nabarmen,
triste nago zeren
aitona zahar horren
jokoa gaur zer den
ikusi ondoren
miseria gehiegi
daukagu hemen. (bis)

Triste ikusten zaitut
aitona izanik,
gaizki hartu zaituzte
egia esanik
zer eman nezake nik
zuretzat nigandik?
Ez nuen uste kasu
hori inun zanik,
hartzazu dohainik,
ez eman ordainik,
bihotza jadanik
lehertua daukat nik,
erropa gehiago ere
badut oraindik. (bis)

Besteok sarri juergan
egun eta gaba,
eta zuretzat berriz
hainbeste traba.
Nere etxe ondoan
jo duzu aldaba
hau da nere bihotzak
dakarren algara,
ta hori non, hara
nere abiada,
justizirik bada,
zu hola nola laga?
Nere traje onenez
jantziko zara. (bis)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.