Basir Ahmedi: bizitza berri bat aurretik

2017ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Paperak lortu berri ditu Basir Ahmedi afganistandarrak. Errefuxiatu estatusa hamar urterako lortu du, eta aurpegian igartzen zaio «biziki kontent» dela. 2015eko azaroan Calaistik Baigorrira etorritako 49 etorkinetako bat da Ahmedi. Euskal Herrira iritsi aurretik bereak eta bi ikusi behar izan zituen. 2013an atera zen Afganistandik, Turkiara iritsi zen arte. Erresuma Batua zuen helburu, baina frantziar batzuen laguntzaz, autobusa hartu eta Baigorrira iritsi zen. Ez du damu. Orain sukaldaritza formakuntza egiten ari da Baionan, eta Bidarraiko ostatu batean lan egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.