108 kilometroko etapa bizi eta gogorra

2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gaur jokatuko da Alpeetako bigarren etapa, eta txirrindulariek maila bereziko bi mendate, eta lehen mailako mednate bat eta bigarren mailako beste bat igo beharko dituzte 108 kilometro eskasean. Albertvillen hasi eta La Rossieren bukatuko da, Tourrean inoiz igo gabeko gaina. La Rosiere eguneko lehen mailako mendatea da. 17 kilometroko igoera da, %5,6ko batez besteko pendizarekin.

Gaurko etapa Dauphine Liberen jokatu zen, eta, ordukoan, Pello Bilbaok (Astana) irabazi zuen. Oso bizi jokatu zen egun hartan, eta hala espero da gaur. Hain etapa motza izanda, txirrindulariak aldapa gora hasiko dira, Bisanne igotzen (12,4 kilometro eta %8,2). Hura da ziur asko, eguneko igoerarik gogorrena, ihesaldirako aproposa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.