«Galegoz bizitzeko askatasun falta» salatu du Mahaiak

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Galegoari buruzko inkestaren emaitzak ikusita, kezkatuta azaldu da Hizkuntza Normalizazioaren Aldeko Mahaia, galegoaren aldeko eragile sozialen bilgunea. Uste du datuek agerian utzi dutela «galegoz bizitzeko askatasun falta». Bereziki ohartarazi du hezkuntzaz: «Bistan daude eleaniztasun dekretuaren ondorio izugarriak». Izan ere, eskola umeen artean jaitsi egin da ezagutza. Arlo formaleko oztopoei buruz ere ohartarazi dute: «Atzerriko hizkuntza baten presentzia eta trataera du galegoak». Herritarrek galegoari eusteko egindako hautua txalotu du, hala ere.

Xuntak balorazio ona egin du, 2013ko datuak baino hobeak baitira. «Gehiengoaren hizkuntza da galegoa». Goraipatu du katalanarena eta euskararena baino handiagoa dela ezagutza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.